asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dimecres, de maig 24, 2006


Badago begiratzen nauzunean gerezi helatuaren zaporea. Badago agurtzean euria egiten duela edalontzi bete. Badago besarkatzetik gertu irteten direla gidari gabeko trenak, iristen direla helbide baten galde bidaiariak. Badago muxua jarriz itsasoa entzuten den sorbalda. Badago zazpi aldiz cenizas izena duen katua bi gorputzen artean zubi. Badago zehazki oroitzen dudan eguerdi hartako desio usaina ilunabarrean. Badago edanez lehortzen den abestirik, ixilduz denboran aingura den ahotsikara sendoko ikutzearen hizkuntza. Badago langabeziak edo evo morales batek edo matxinatzeak axola ez duena galtzerdiak eranzten zu ikustean. Badago eguraldi lainotsuaren bandera astintzen duen bakarkako, itxoiten, zigarroaren kea. Badago antropologia edo soziologia edo sikologia edo bestelako logiarik ezagutzen dituela iruditzen zaiola amesten duela uste duen inoren gogoa. Badago etsipenaren eta damuaren itzala barruan daramatzan zapata soltea. Badago lorearen marrazkitik jaikitzen den eguzkia gorroto eta gezur eta asperduraren hosto galduen hutsunean. Badago eskuen zimurretan urteak zain zeramatzan keinua. Badago erresuma eta inperio eta errepubliken antzera maindireetan erortzen den ilajea. Badago negua lokartzeko irauten duen irribarrea. Badagoen arren ez zaudela nagoen ezpainen ertzean.

eskerrik asier, zara sola.