zulatzen duen mendiaren izena jartzen diote tunelari
industrialde edo mehatzeek ordezkatzen duten lekuari izena ere lapurtzen diote
geografiako klasetan zentru komertzialen kokapena irakasten da
rotondetako ekosistemak dira aztergai biologian
ez dugu lotsarik gizakumeok
lotsarik gabe irekitzen dugu leihatila
sakon arnasten dugu abiadura biziko airea
gu ez gara geratzen
eta hori da berme bakarra
arrazoi hutsala
0 Comments:
Publica un comentari a l'entrada
<< Home