asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

diumenge, de juny 11, 2006

ghaurren kan ttua



gaurrak eta bere diasporak, eguneko gau perspektiba, iltzea gara hemen eta orain den taula boro bil ean, zeraren zail, tenpera jausi zitzaidan tarimara, aro hotzak egin gintuen egurretara. tura liteke utopia, bortxaturiko hitza egun errepikatuez, joder den adjektiboa ortzemuga galtzear zen den goiz hartan hontan, garelako zilueta eta ez kromo, gintezkeelako zigilu eta ez aide aide, arin ain eta kristal finez biderkatutako edalontzi prefettu. asma dezakegulako hizkuntzarik ile zutunik eta begi hondo ezik, maite lezakeelako zu baino edozein, zu gain edozein, suz gain ero zein, zaitezkeelako bekatari mehe, zarelako morroi gisako listu, garelako egun txua espaloian, arrastaka arras taka, labain minduz.
ziur daiteke gure irrifarra, egunkarietan iragartzen badugu gaur, zoriontxu garela geure bilaketa gabean eta minik ez dugula bizkarrean, pausuak jasotzeaz, oinak altsarazteaz, zapata pixutxuak marrazteaz, ejem eta begi oker, maite dudala mundua itxusitu arren.

1 Comments:

Anonymous Anònim said...

Un administrador del blog ha eliminat aquest comentari.

3:32 a. m.  

Publica un comentari a l'entrada

<< Home