asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

diumenge, de juny 18, 2006

hitzen peri feria


diskurtxoaz eta haren ezagupenera daraman ikasketaz. nola mezu edozeinek ispilurik ez duen entzulean, eta malko bat, margo bat eki para zioaz marrazen den zentzua, hozkadaz, begiradaz. hitzen periferia, peria, irakurketaren rodeoa, bi zentzutako erre pideen proliferazio latza, eta karril ugarien mesfi dantza. hitzen periferia, ideen merkatura doan gutun kodekatua, harrizko bidexka, bertan doazen bi nexka, lasto txanoz, pausu trinkoz. esan nahi dena, esanahia dena, esanahi dena, dena esan nahi, eta bai, gora, periferikoz, prismatikoz, perspektibaz, hodeiertz oin abismalez ikusi beharra, aingeruak bagara hizketan, tutu luzetan banatzen bagara, zulozulo diskurtxoan, izpizizpi tartehutsune bakoitz, katekatu zeinu, zatikaitz zentzu irladatzen bagara, banaka den gure honetan. gure honetan, ezagu penara daraman ikasketaz.