asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dijous, de juny 22, 2006

SUSTRAIAK


Sustraietan murgiltzen naizenean
ez dut nire burua aurkitzen,
whisky botila batean jauziak eginaz
ez naiz biltzarkide aproposena.

Orduan konturatzen naiz “intelligentzia” espainiarrak
ez duela askorik balio
eta horrek eragin zuzena du nire hitz jarioan,
jendeak beti beste alde batera begiratzen baitu.

Eskerrak etxe atsegin bat dudan
eta bertan nire sustraiak nabaritzen ditudan,
pareta biluzietan eta
benetako esaldietan.

Nire pobreziako proiektuan
heriotza iritsi arte borrokatzeko asmoa dut,
eta gehienok gauza serioa denik ez duzue pentsatuko.
Baina ez dut Jaungoikoaren aurrean kokiltzeko asmorik,
lehenago desagertuko naiz mundu honetatik
borroka alboratu baino.

Eta lan egingo dut, etzazue pentsa, modu duinean,
Gertatzen dena zera da:
Bizitzak nahi nukeena baino gehiago zailtzen dit bizitza.

alfonso sastre (urtzi urkizuk euskeratua)
irudia: alfonso sastre (sarean josia)