asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dimecres, de gener 10, 2007

marxan

errepidez maite zaitut, kapela zenbait, eta motor hotsez, goiz eta gauez. baliteke nota batenbat burrunba haren tartetikan, eta ea, ez al da zure boza bozina gainetik. galdurik begiak, kontzientzia, gorriz igaro al det, zure gerriaren semaforoa, zuk esan, ez naiz konturatu, begirada berreskuratzerako banaiz eta zementu arteko trafikoan. zanpatu balazta mirari horrek, zu zea behelaino begiradaz, auto stop pista hori, zu marra etena, zu seinale bapatekoa, zu intermitentez igaro den bere bila, gara 2a eta karretera ertzeko mugan dagoen etorkin ilegala. hiritik hirira, agurpila, hustu ezin den arimaren putza, ejem, gorputza, karrozeria, haizearen protagonista zarelako, ezezagun, heze zaigun, joder eta hitz jokoen azpi joko, ezin eutsi zaitudan hari, hatz tartean irudi, bihurgune bakoitzeko ezusteko, bidegurutzeen saltzaile. maite zaitudan hari, azkar igaro nauzu albotik, zientoka kilometroz, burua biratzeko astirik ote dudan, galde, errefleju bat, erretrobisore.