asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dimarts, de juliol 18, 2006

pozazoin


gaurkoz etorkizunetik datorren deia, akaso berandu dator, ahots ezagun hori, hain nerea, hain gurea den irribarre hori naiz. poza pozoin, bihurtu dira bihurguneak, tot plegat, dio buruak tarteka, tarteka tarteak irekitzen diren arren, diren arren, arren. poza pozoin, eta grabe itxaropenak, ubiko gela ispiluz bete, isladaz hustu, doktore lagun minak, minak han hemenka, ezin delako bizi hilik bizi. etorkizunetik natorren naizen gainbehera, goi altuko azpi trama, asmatu beharreko lainoak, ziurtu beharreko sentimenak, senti penak, azken lerroan itxaron behar dudan ilara, luzez itxaron beharreko ilarra, platerean, erruletan, gorri beltz txandaka, berde zirkularra, zenbakiz geratu garen eguna, zenbakiz baino ez, egutegien esklabu, egun terdien, zipriztinez marraztutako maitasuna, garaiz kanpo edo landatu gabekoa. etorkizunetik datorren ideia, altsako garen hodeia, poza pozoin izan ez dadin gure irrifarretan, bihotzetan hala ere, bihotzetan batez ere, garbi zeru zaren gaurko lohi.