asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dimarts, d’agost 29, 2006

oinak



oinak. oinak begira. oineri begira. hankutsiak bide batez. oinen garrantzia abismo baten ertzean. raskazielos baten bekokitik oinez, oinak. hankutsiak erabat. hobe senti dadin nere biluzia. nere biluzia. pentsa behatzen gatibuan. galtzerdietan. pentsa belar artean. pentsa oreka. pentsa harritxikiak oinplantan. pentsa oreka. molda daitekeen bertikaltasuna. pentsa pertsona eta izakia. izan izakia. izatez izakia. hala zintzilik ala zintzilik. izterren fidagarritasunez. biluztasuna zintzilik. zigarro batez biluzten aidea. oinez erretzen. eserita. jazarrita. edo orekan. edo hor hegan. abismoa, abismoa delako oin azpian. oinen hankutsik.