asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

diumenge, de març 04, 2007

erabili ditudan segundu guztiak, de balde. dohainik da bizitza, apaintzen duten hitzak. batetik besterako mementuz, topa bideetan musuak, zaindu betiere harriskua. leku propio edo ajenoz zabaltzen diren ametsak, errepikatzeaz erreal sines daitezkeenak, baliteke errenak, baina beteak. aurpegiekin da jolasa, ezagutzaren laztanez, ezer aldatu ez dela diotelarik, mugi beti, mugi beti. eta dohainik amodioa, dohainik oroitzapenaren izkutaketa jolas zintzoa, dohainik nauzu mundua, nahi duzunerako, denbora eta irakaspenez. beti. jolasa bai, jolas zintzoa, ez zenbaki, ez izenik gabeko podiumean hel muga, bandera zuria, edo lokatz zipristinez apaindutakoa, gauden belardi haren paisai bandera, harlausa, hitzek protagonismo bila iraultza deitu zuten ordukoa, abedea. bizkarra beti ahur, edo ganbil, enaiz orain sartuko zehaztapenetan, kurbo, halakorik bada, kurbo, hala, geratutakoen errebote inoiz jakina, inongo zientziaz kalkulagarri izango litekeenaz, atzetik badatoz karrasi zenbait, egin dezatela traiektoria kurboa. badirudi orraziek ere badutela sexua, edo bideak estutzen direla, edo nahasten direla gure arnasak, edo erortzen utzi zenuen hazi hartatik irten zirela inguratzen gaituzten egiak. hainbeste segundu. eta dohainik.

1 Comments:

Anonymous Anònim said...

hitzik xumeenak-segundurik pobreenak ere badu bere prezioa, norberaren interpretazioa
jolas harriskutxuak kutxatutako bizigurutzeak,amets, naturaltasunez igarotako oraina, ezezagun-ezagun den biharra,
oroimenak urratu ala, belarritik txanpon bat ta dena hankaz gora,picassoren kuadroen antzera,atzeko pausus aurrea,
positiboki ta egoismo osoz zurrunbiloan...dena omen da zuzen...
muxuat

8:56 a. m.  

Publica un comentari a l'entrada

<< Home