asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dimarts, de juny 27, 2006


gau batez itsatsi naizen gaua, betazalez estali dudana bihotza, ametsez bortsatu dudana egun hutsa. kitarraz laburtu diren hitzak, zakarretara doazen oihuak, doaz doaz, dozenaka doazenaka, nazionaltasunez negarrak, tristezia eta pobreen makuluak, diren horiek, izateko diren horiek. eta zereginaren xarma naizen, gauez diot, naizen amona inkognitaren apologia, trilogia eta logikarik gabeko gertaera guztiak, naizen apurra eta ogi mardula, izozkailu janari eta boz ordulari, gertaeren konpas. inora ez doan egindakoa, garaia, elkartruke, imajin. gau ahur batez, haur gau batez, gaur batez ere.