asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dimarts, de maig 13, 2008

inorrek sostengatzen ez duen maindirearen argitan
pixelen islada honetan
galtzen da munduaren zentzua
neretzat
momentuz
zaila zait eta besoak muga gabe muga gabe zabaltzea
ezinezkoa
neretzat
momentuz
inongoa ez den melodia hautu hau lekutzea
non nere baitan baden
nahiz eta ez izan belarrira biderik
badela
hala
saiatzean zantzu antzeko bat
iaia poema bat
airean
bera bakarrik
airean
sostengatzen den maindirearen antzera.