asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

diumenge, de novembre 12, 2006

badaude egunak

badaude egunak, zirko doinuz saloian eta zakur zaunkak atarian. badaude egunak eguzki bai eguzki ez zalantzaz esnaturikoak. eskertzen dira gero hodei tarteko izpi apalak, jendearen txandalak. badaude egunak, igandeak kasu haize fin bat eta motor motorra, pianoz. badaude egunak, zaunka kasu, mingaina kalera atera eta gosez hartzen direnak irainak. badaude ba beraz, zorion ziztrin batek maindire hutsetan utzitako zipriztinaren egunak, egun egunak. hizkiz hizki, hutsez borobildutako egun, katu bati begira, zakurra zetiatuz, katuak zakurra, tente. egoten dira zeharka begiratzeko bidaien amarauna, ogi bila edo, lora batek deituta, mingaina zintzi lick. lora batek deituta, aukerarik ez duten egunak, edertasuna bilatzeko nahigabeko egunak, hitz handi ohikorik gabe, nahitaezko egunak, hitz handi ohikorik gabe. maitasunez erdi bete edo erdi huts, egoten dira bai, gertatzen dira eguneroko mirariak egunetan.

dimarts, de novembre 07, 2006

bueltan

Beti itxaroten zuen momentu hori. Ondorio horretara iritxia zen denbora guzti haren ondoren. Agurra zuen gustokoen, bera agurtzeko momentua zen haren ezpainak gertuen, sakonen, egiago nabaritzen zituenean. Eta desiratzen egoten zen noiz agurtu. Horretara heldu behar ere. Orduraino bozetoak ez baitziren, esku luzapenak, gehiegi jota hiru segundu t'erditako iraupeneko kontaktu zuzena, azaletik azalera. Begirada zuzen eta zeharkakoak, konplizitate zirriborroak. Laztan bat agian interpreta liteke. Maitasun klase bat. Desira punttu bat hitz horietan. Baina agurrean, begirada lehenengo, aurreko urduritasuna, ezpainak bustitzea, besarkada, muxua eta irribarrea, azkeneko buelta ematea. Hori bai gustagarria, betegarria. Neurri batetan. Honetara heldu izana ere. Baina hala izaten zen azkenaldian. Agurra zuen gustokoen, eta desiratzen zuen agurra, despedida, laster arte, bihar ikusiko, ondoloin, gerarte, denak zituen praktikatu, denak dastatu. Behin eta berriro agurtuko luke ordea arratsalde batez, ala gauez, hala, betikoz.