asimetrik anderirorl printzi - peko erriñua

gal zaileen gobernurik gabeko erri mailako esku alde oinuragarrian sartu berri duzu anka t'erdi. galerarik gabeko galeoia, galtzaile irribarrez marraztutako bileteak dira euri, korronte, olatu, itsasgorako kontu kontari. utzi ba itzik ordainetan, arantzel.

dimecres, de maig 24, 2006


Badago begiratzen nauzunean gerezi helatuaren zaporea. Badago agurtzean euria egiten duela edalontzi bete. Badago besarkatzetik gertu irteten direla gidari gabeko trenak, iristen direla helbide baten galde bidaiariak. Badago muxua jarriz itsasoa entzuten den sorbalda. Badago zazpi aldiz cenizas izena duen katua bi gorputzen artean zubi. Badago zehazki oroitzen dudan eguerdi hartako desio usaina ilunabarrean. Badago edanez lehortzen den abestirik, ixilduz denboran aingura den ahotsikara sendoko ikutzearen hizkuntza. Badago langabeziak edo evo morales batek edo matxinatzeak axola ez duena galtzerdiak eranzten zu ikustean. Badago eguraldi lainotsuaren bandera astintzen duen bakarkako, itxoiten, zigarroaren kea. Badago antropologia edo soziologia edo sikologia edo bestelako logiarik ezagutzen dituela iruditzen zaiola amesten duela uste duen inoren gogoa. Badago etsipenaren eta damuaren itzala barruan daramatzan zapata soltea. Badago lorearen marrazkitik jaikitzen den eguzkia gorroto eta gezur eta asperduraren hosto galduen hutsunean. Badago eskuen zimurretan urteak zain zeramatzan keinua. Badago erresuma eta inperio eta errepubliken antzera maindireetan erortzen den ilajea. Badago negua lokartzeko irauten duen irribarrea. Badagoen arren ez zaudela nagoen ezpainen ertzean.

eskerrik asier, zara sola.

dissabte, de maig 20, 2006


Hori da hori erriñuaren izate latza. Gezurren zergak ordaindu beharrekoak. Aire arnasa galduen kantu zaharrek giroturikoa, latza, galtza, gaitza. Poesiak ba ote du tokirik zuen etxeetan, nahigabean sartu den haize bolada horretan, usain finak irudien gizartean, giza artea. Printzi peak dio, izan jolastoki, izan jostailu, izan jostagarri, izan jostalari, hostalari... Printzi peak dio, ez entzun nik esandakoak, baina egin kasu, maiteok, kasu egin kasu, maiteok, gezurren zerga da gure dibinidadea, hitzak haratago ere heltzeko itxaropenaz, afaritara eltzeko goseaz. Aditz eta adjektiboz gure gobernua, ad jek! ti boz, esaldiak sortu ezean sentsazioak ere bandorik bando, tabloietan, atez ateko santa agedatan. Ez degu eskeintzen zorionik, ez degu onartzen zoritxarrik, hemen denak badaki zein bidek daraman, dezala beraz denborak.